0 Produktuak = 0,00 €

Oilagor baimena

Oilagor harrapaketen parteak

Nola lortu

Web orri hontako hurrengo loturan eskuratu daiteke.

Gipuzkoan, oilagor harrapaketen parteak egiteko orria eskuratu nahi duten ehiztariek, Gipuzkoako Ehiza Federakuntzako bulegoetan egin ahal izango dute.

Gipuzkoar federatuek posta elektroniko edo posta arrunt bidez eskatzeko aukera ere izango dute. Kasu guzti hauetan paseak korreo arrunt bidez bidaliko dira. Elkartearen bidez ere eskaera egiteko aukera izango da, horretarako prestaturiko zerrenda erabilita eta han adierazi beharko dira interesatuaren datuak eta ehizan aritzeko hautatutako guneak.

Harrapaketen partea dohainik gune libreetan

Harrapaketen partea gune libreetan dohainik izango da; ehiza baimenean araubide bereziko gune bat sartu nahi dutenek bost euro ordaindu beharko dute.

Harrapaketen partea eskuratzeko betebeharra

Denboraldi honetan, Gipuzkoan, ehizan aritu nahi duten ehiztari guztiek harrapaketen parte hau eskuratu beharko dute, eskuratzeko unean normalean ehizan non aritzen diren adierazi beharko dute, eta araubide bereziko gune bakar bat hautatzeko aukera izango dute.

Ehiza guneak

Gipuzkoa Planoa

Araubide komuneko guneak (libreak):

  1. Bidasoaldea-Oarsoaldea.
  2. Donostialdea.
  3. Tolosaldea.
  4. Goierri.
  5. Deba Garaia – Urola Garaia.
  6. Deba Behea - Urola Erdia – Urola kosta.

Araubide bereziko guneak:

  1. Aiako Harria-Jaizkibel.
  2. Aralar.
  3. Aratz-Aitzgorri.
  4. Arno-Izarraitz.  
  5. LIC Ernio-Gazume-ZCC Ernio.

Nola betetzen den harrapaketen partea:

Ehizaldia hastean, ehiztariak egun hori zulatu beharko du egutegian, eta araubide bereziko guneren batera badoa ehiza guneari dagokion laukia ere zulatu beharko du. Horretaz gain, ehizatzen duen oilagor bakoitzari zigilu itsaskor bat jarri beharko dio hanka batean, baina aurretik ehizaturiko oilagorrari dagokion laukia zulatuko du harrapaketen parteko egutegian.

Harrapaketen parte berriak eskuratzea:

Parte bakoitzak ehizatzeko eskubidea ematen duen 15 oilagorreko kopurura iristen denean, dohainik berritu ahal izango da, betiere aurreko partea egoki bete bada eta Gipuzkoako Ehiza Federakuntzan aurkeztu bada. Egun horretatik aurrera ehiztariak beste parte bat edukiko du, baldintza beretan ehizan jarraitzeko balioko diona, harik eta beste 15 pieza ehizatu arte; orduan berriro berritu beharko du, eta horrela hurrenez hurren, inolako mugarik eta gastu gehigarririk gabe.

Entregatzeko betebeharra:

Harrapaketen partea Gipuzkoako Ehiza Federankuntzara bidali behar da nahitaez 15 eguneko epean, baimendutako ehizaldia amaitzen denetik kontatzen hasita, nahiz eta ezer ehizatu ez edo nahiz eta ehizan ibili ez egun bakar batean ere. Baldintza hauek betetzen ez badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak arau-urratze larritzat hartuko du, 501 -2000 euro arteko isuna ezarriko du, ehiza baimena kenduko zaio ehiztariari eta 1 eta 3 urte artean igaro beharko dute baimena berreskuratu ahal izateko.

Pasea bidaltzeko ondorengo aukerak daude:
1) Bulegora bertaratuz astelehenetik ostegunera 9etatik 13etara eta 16etatik 19etara, ostirala 9etatik 13etara.
2) Posta bidez (baimenean bertan gure helbidea agertzen da). 

 

Hart Toyota Helvetia

© 2022 - Eskubide guztiak erreserbatuak Gipuzkoako ehiza federazioa

Paseo de Anoeta, 5 (Kirol Etxea). 20014 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Telefonoa 943 474642

Buletin elektronikoa

Bat egin gurekin eta ehizan gertatzen ari denaren berri izan.

 

Inskribatu nahi dut