0 Produktuak = 0,00 €

ARKULARI GAITASUN ZIURTAGIRIA 2021

Arkuarekin ehizatzeko 2021 gaitasun ziurtagiria lortzeko ikastaroa antolatzen du.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan arku ehiza arautzen duen otsailaren 2ko 0062/LI/2018 Foru Aginduan xedatutakoa betez, Gipuzkoako Ehiza Federazioak 2021eko datorren irailaren 4 eta 11erako arkuarekin ehizatzeko 2021 gaitasun ziurtagiria lortzeko ikastaroa antolatzen du.

Ikastaroa monitore federatiboek emango dute, eta interesa dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

- Gipuzkoako ehiza baimena eta federatiba indarrean.
- Tiro teknikaren ezagutza eta habilezia eta arku erabileran segurtasuna.
- Norberaren arkua neurrira (gutxienez “45 lbs”-ko pontentzia duena) eta garraiorako bere zorro edo maletarekin.
- Buiraka eta 5 gezi antzeko ezaugarriekin eta beraien entrenamendurako puntekin (+ ehiza punta bat).

Izen-ematea egiteko beharrezkoa izango da matrikula orria betetzea eta ikastaroaren 50 €ak ordaintzea.

Plazak izen-emate ordena jarraituz beteko dira. 20 ikasle gehienez. Izena-emateko azken eguna: 2021/08/25

 

Descargar la hoja de inscripción

Hart Toyota Markel

© 2023 - Eskubide guztiak erreserbatuak Gipuzkoako ehiza federazioa

Paseo de Anoeta, 5 (Kirol Etxea). 20014 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Telefonoa 943 474642

Buletin elektronikoa

Bat egin gurekin eta ehizan gertatzen ari denaren berri izan.

 

Inskribatu nahi dut